Legealdi bukaerako inkesta eta koordinazio bilera

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Legealdi bukaerako inkesta eta koordinazio bilera

Legealdi bukaerara iritsi gara eta hausnarketarako une egokia izan daiteke.

Mugiment egitasmoan bide beretik joan behar al dugu? Zer aldatu beharko genuke? Zer zuzendu?

Hurrengo legealdiko lana hobetzeko asmoz inkesta hau sortu dugu, eta zure iritzia ezagutu nahi genuke (epea ekainaren 7ra arte).

Inkestaren emaitzak Mugiment Euskadi koordinazio bileran aztertuko ditugu. Bilera hauek Lakuan antolatu ohi ditugu, baina hurrengoa online izango da. Hau duzu bileraren gai zerrendara (irekia zuen ekarpenak ere gehitzeko) joateko esteka; dokumentu horretan bertan aurkituko duzu ere bilerara sartzeko esteka. Mesedez, parte hartuko baduzu, mugiment@mugiment.eus helbidean aldez aurretik baieztatu.

Mila esker zure laguntzagatik.