Lankidetzarako euskal agenteek kanpaina bati ekin diote lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen gaitasuna azpimarratzeko

2020.eko maiatzak 13

(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, hiru foru-aldundiek, Euskal Fondoak, EAEko hiru hiriburuetako udalek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, GGKEek, ikastetxeek eta komunikazio alorreko eragileek komunikazio-kanpaina bati ekin diote, COVID-19 krisialdiaren testuinguruan garapenerako lankidetza eta nazioarteko elkartasuna balioesteko amoz.

Horretarako, ikus-entzunezko hainbat material zabalduko da bi helburu nagusirekin: batetik,  herritarrek COVID-19 pandemian izandako bizipenak lankidetzaren begiradaz berrinterpretatzea eta bestetik, garapenerako lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen balio bereizlea erakustea.

Kanpainak bi aste iraungo du. Ikus-entzunezkoak zabaltzeaz gain, komunikabideetan gure herritik kanpo pandemiaren erronkei aurre egiteko garatzen ari diren elkartasuneko ekimenak hurbiltzea izango du helburu, bizitza-istorio eta testigantzen bidez.