Lan-Ikuskaritza lehenengo seihilekoan 2020-COVID19 Kanpainak

2020.eko uztailak 27

  • Lan Ikuskaritzak 551 ekintza eraman ditu aurrera Covid19ri aurre egiteko laneko arriskuen prebentzioari lotuta.
  • Koronabirusarekiko esposizio-arriskuari buruzko kanpainak guztira 147 errekerimendu eta 2 zehapen-espediente bildu ditu.
  • 2020ko lehenengo seihilekoan Lan Ikuskaritzaren jardunaren eraginkortasunari esker 1.959 kontratu aldatu ahal izan dira, berrikusitako kontratuen % 34,5; guztira 5.682 ziren.
  • San José sailburuak nabarmendu egin du kontratazioaren arloan iruzurraren aurkako borrokaren emaitza bikaina, legealdi honetan aukera eman duena guztira 18.315 kontratu aldatzeko eta legeriara egokitzeko.

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék 2020ko lehenengo seihilekoan Lan Ikuskaritzak garatutako jardueraren balantzea aurkeztu du gaur, Covid19ren pandemiaren ondorioz abian jarritako aparteko kanpainak barnean direla (Koronabirusarekiko Esposizio Arriskua eta ABEEi buruzko Txostenak)

2020ko lehenengo seihilekoan guztira 10.797 ikuskaritza-ekintza burutu dira eta laneko iruzurraren aurkako borrokaren arloan 5.682 kontratu berrikusi dira; horietatik 1.959 aldatu behar izan dira legeriara egokitzeko, eta horrek % 34,5 efektibotasuna adierazi du.

San José sailburuak koronabirusarekiko esposizio-arriskuari aurre egiteko Lan Ikuskaritzak garatutako kanpainak nabarmendu ditu; guztira 551 ekintza burutu dira. “551 ekintza izan dira, 2 zehapen-espedienterekin bakarrik eta 147 errekerimendurekin, sindikatuek eta langileek enpresa-sektore guztietan egindako salaketa guztiak barnean direla, Covid19ri aurre egiteko enpresak babesari buruzko araudia betetzen ez zuelako haien ustez”.

Seihileko txostenaren aurkezpenean, Lan Ikuskaritzako zuzendariorde Icíar Gonzalezekin batera, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék laneko iruzurraren aurkako kanpainaren emaitza bikaina ere adierazi du; kanpaina legealdiaren hasieran jarri zen martxan eta guztira 18.300 kontratu aldatzeko bide eman du. “Oso emaitza onak dira – esan du – laneko iruzurraren aurka ekiteko gure erabaki irmoak markatu duen legealdi batean. Guztira legez kanpoko 18.300 kontratu aldatu dira eta horietatik 2.000 Lan Ikuskaritzak urtearen lehenengo sei hileetan garatutako jarduerari dagozkio”.