Kutxabankek eta INNOLAB Bilbaok indarrak batu dituzte konputazio kuantikoa euskal finantza-sektorean aplikatzeko

Argitalpen-data: 

Kutxabankek eta INNOLAB Bilbaok lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute, konputazio kuantikoaren inguruko berrikuntza proiektu bat garatzeko; ekimenaren helburua da teknologia hori euskal finantza-erakundeak erabiltzen duen kasu batean aplikatzea.

Ekitaldian Kutxabankeko Sistemen eta Prozesuen zuzendaria eta  INNOLAB Bilbao Bulego Teknikoko zuzendaria egon ziren.

Akordio hori INNOLABen 2019-2020 urteetarako ekintza-planaren ardatz nagusietako batean kokatzen da, hots, konputazio kuantikoan eta teknologia hori euskal enpresa-ekosistemara hurbiltzean, hain zuzen ere.

Innolab-en argitaratutako albistea.