Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 150.000 euroko kontu-saila onartu du aurtengo Euskadi Literatura Sariak antolatzeko (Gobernu Bilera 2020-02-25)

fotoconsejo.jpg

2020.eko otsailak 25

  • Irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du; kopuru horri beste 4.000 euro gehituko zaizkio saritutako lanak beste hizkuntza batera itzultzen badira

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko kontu-saila onartu du, bere gaurko saioan, 2020ko Euskadi Literatura Sariak antolatzeko. Joan den urtean bezala, sariek zazpi modalitate izango dituzte eta irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du. Diru-kopuru horri beste 4.000 euro gehituko zaizkio saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzen badira.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen dituen Euskadi Literatura Sariek modalitate hauek dituzte:

  • Euskarazko literatura.
  • Gaztelaniazko literatura.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura.
  • Euskarazko literatura itzulpena.
  • Literatura lanaren ilustrazioa.
  • Euskarazko saiakera.
  • Gaztelaniazko saiakera.

Modalitate bakoitzeko saridunek 18.000 euro jasoko dituzte. Halaber, saritutako lanen egileek (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik) beste 4.000 euro gordin jasoko dituzte, baldin eta saritutako lana jatorrizkoaz bestelako hizkuntza batean argitaratzeko kontratua 2020ko abenduaren 31 baino lehen sinatzen badute.

Iazko Euskadi Literatura Sarietako irabazleak honako hauek izan ziren:

  • Literatura Euskaraz: Irati Elorrieta, Neguko argiak.
  • Literatura Gaztelaniaz: Ramón Eder, Palmeras Solitarias.
  • Saiakera Euskaraz: Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’, Etxera bidean.
  • Saiakera Gaztelaniaz: Daniel Innerarity, Política para perplejos.
  • Haur eta Gazte Literatura Euskaraz: Patxi Zubizarreta, Korri, Kuru, korri!.
  • Lan Literarioaren Ilustrazioa: Asisko Urmeneta, AztiHitza: Xahoren Biografiaren.
  • Euskarazko Itzulpen Literarioa: Isabel Etxeberria, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (de Alice Munro).