Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1.580.000 euro bideratu ditu arte eszenikoen ekoizpena bultzatzera, iaz baino 120.000 euro gehiago (Gobernu Bilera 2020-02-11)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg
  •  Antzerkiarekin eta dantzaren esparruarekin lotutako 39 proiektu diruz lagundu ziren iaz

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1.580.000 euro bideratuko ditu aurten arte eszenikoen ekoizpena bultzatzera, joan den ekitaldian baino 120.000 euro gehiago (% 8 gehiago). Jaurlaritzak deialdi hori martxan jartzen duen bigarren urtea da, xedea delarik lehen antzerki eta dantza ikuskizunen ekoizpenera bideratzen ziren laguntza lerroak uztartzea. Iaz, guztira 39 proiektu diruz lagundu ziren deialdi honen bidez.

Arte eszenikoak ikuspegi bateratu batetik jorratzeko helburuarekin sortu zen deialdi honek lau modalitate ditu:

  • Hitzartutako zirkuituarekin egindako ekoizpenei zuzendutako laguntzak: Modalitate honen bitartez lagunduko dira SAREAko antzokietatik bira bat ziurtatuta duten produkzio proiektuak.
  • Ekoizpen eszenikoak I eta banaketa: Modalitate honetan eta hurrengoan produkzioa egitera laguntzeaz gain honen banaketa ere laguntzen da. Modalitate honetan kalitatezko eta interesa duten proiektu emergenteak lagundu nahi dira batez ere, eta horregatik ibilbidea ez du pisu esanguratsurik.
  • Ekoizpen eszenikoak II eta banaketa: Modalitate honetan, aldiz, kalitatezko eta interesa duten proiektuak laguntzeaz gain egituren iraunkortasuna bultzatu nahi da eta ibilbideak pisu handiago du.
  • Arte eszenikoetako konpainien bi urteko jardunetarako laguntzak: Euskadiko konpainia finkatuen bi urtetako antzerki jarduera laguntzeko, epe luzeko estrategiak abian jartzeko aukera hobeagoak izan ditzaten.

Aurtengo aurrekontuaren igoerak azken modalitate honi eragiten dio. Laguntza deialdi horrez gain, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak beste diru-laguntza lerro batzuk ere baditu arte eszenikoak bultzatzeko. Batetik, arte eszenikoen sustapenerako deialdia du sailak, eta horrek beste sei modalitate ditu. Bestetik, kultur sorkuntzara zuzendutako deialdiak arte eszenikoei lotutako bi modalitate ditu: koreografiak eta antzerki testuak sortzea.