Smartencity proiektuarekin bat egin duten Koroatze auzoko eraikinetan beste fatxada birgaitu bat dago ikusgai. Otsailean Koroatze kaleko 6.eko eta Aldabe kaleko 5.eko eta 7.eko erkidegoek bat egin zuten dagoeneko amaituta zeuden Eulogio Serdán kaleko 4.eko eta 8.eko obrekin. Oraingoan, Badaia kaleko 8. zenbakian amaitu dira birgaitze-obrak.
Birgaitze-lanak eraikinaren irudia eguneratzea dakarren arren, proiektu europar honen helburuetako bat pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, besteak beste, erosotasun termikoa bezalako alderdi garrantzitsuei dagokienez. Gasteizko Koroatze auzoko 312 etxebizitzetan lortuko da hori egitea.
Baina jarduerak aurrera jarraitzen du, eta martxoan zehar hastea aurreikusita zeuden obrak (Manuel Díaz de Arcaya, 5, Koroatze kalea, 3 eta Aldabe kalea, 26) egungo egoera igaro ostean hasiko dira berriro.