Kontsumobideren gomendioak Dentix enpresak aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoaren aurrean

2020.eko urriak 07

Kontsumobideren gomendioak Dentix enpresak aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoaren aurrean

 

Dentix izeneko hortz-kliniken kateak aurkeztu duen hartzekodunen konkurtsoak ehunka pertsona hartu ditu eraginpean. Horregatik, Kontsumobidek komenigarritzat hartu du lehen gomendio hauek helaraztea:

 

Tratamendua lotutako kontsumo-kreditu baten bidez finantzatu duten kontsumitzaileak.

Lehenik eta behin, erreklamazio bat aurkeztu beharko diote enpresari.
Enpresak erantzuten ez badu, erreklamazio bat aurkeztu beharko diote finantza-erakundeari, eta ordainketak geldiarazteko eta kreditu-kontratua ez betetzeagatik deuseztatzeko eskatuko dute bertan.
Finantza-erakundeak kontsumitzailearen eskaerak onartzen ez baditu, Kontsumobideren bulegoetara edota dagokion KIUBera jotzea gomendatzen da, dagokion erreklamazioa jartzeko.

 

Zerbitzu osoa ordaindu duten edota kreditu pertsonal baten bidez finantzatu duten pertsonak

Komenigarriena da kontsumitzaileen eskubideen defentsarako elkarte batera jotzea eta demanda judizial bat aurkeztea.

Tratamenduak amaitu gabe dituzten pertsonak.

• Dentix erabiltzaileak, tratamendua etenda ikusi badu, bere historia klinikoa eskatu beharko du, bai aurrez aurre, bai burofax bidez edo gutun ziurtatu bidez, eta tratatzen ari ziren klinikara zein Dentixeko bulego nagusira jo dezake

 

Kasu guztietan, dokumentazio guztiaren kopia aurkeztea gomendatzen da (informazio-liburuxkak, ordainagiriak, kontratuak, enpresarekiko komunikazioak eta abar).

 

Etorkizunean horrelako egoerak saihesteko, besteak beste honako gomendio hauei jarrai diezaiekete kontsumitzaileek: 

1. Legez ezarrita dauden eta konfiantza ematen duten klinikak aukeratzea.
2. Aldez aurreko eta idatzizko aurrekontu bat izatea eskubidea da. Halaber, aurrekontua onartzen denetik, odontologo arduradunaren izena jakinarazi beharko da idatziz.
3. Tratamendu osoa aldez aurretik ez ordaintzea.
4. Publizitatea loteslea da. Publizitate-liburuxkak, webguneko informazioa, aurrekontua, fakturak eta abar gorde egin behar dira. Beharrezkoak izango zaizkizu erreklamazio bat egiteko garaian.