Kasu berrien portzentajea %25a jaitsi da, atzo egindako 1.698 probatik 431 positiborekin

2020.eko apirilak 08

Atzo 52 lagun hil ziren, heriotza gehien izan den eguna; bitartean, behera darraite ingresoek eta 4.151 lagun osatu dira edo alta emanda daude

 

COVID19ko 431 egiaztatutako positibo berri zenbatu da Euskadin eta hala, guztira, 9.452 lagun daude kutsatuta gurean. Atzo egindako 1.698 proben hiru laurdenak negatibo eman zuen eta soilik %25 positibo. Guztira, 24.755 proba egin dira orain arte.

Tamalez, 52 pertsona hil ditu dagoeneko pandemiak, orain arteko kopururik handiena, hain zuzen ere. Guztira, 638 hildako izan ditugu Euskadin. 

Osatuta edo alta emanda dauden pertsonak, berriz, 4.151 dira eta, bien bitartean, ingresoen kopuruak behera darrai. Orotara, 1.559 lagun dira gure ospitaleetan: plantan160 gutxiago eta ZIUn, sei gutxiago.  

Lurraldeka, hauexek datuak:

ARABAn, 2.806 lagun dira kutsatutakoak, 237 ospitalean.

BIZKAIAn, 4.968 pertsona daude kutsatuta eta horietatik 1.002, ingresatuta

GIPUZKOAn, 1.678 positibo daude eta horietako 320, ospitalean.

 

Apirilaren 8ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

62

237

229

2.806

BIZKAIA

251

1.002

317

4.968

GIPUZKOA

118

320

92

1.678

GUZTIRA EUSKADI

431

1.559

638

9.452

 

Eusko Jaurlaritzak Adimen Artifizialaren eta I+G+b-ren eremuan garatutako zenbait ekimenen berri eman du gaur bere agerraldian Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sánchezek. Denak ere, Txinan, Singapur eta Hego Korean egindakoaren ildotik, pandemiak eragin litzakeen egoerak aurrikusi eta erantzun asistentzialik hoberena bideratzeko asmotan.

Lehenik eta behin, Adimen Artifizialaren arloan mundu mailan punta-puntakoa den Sherpa euskal enpresaren eskutik, ZIUtan gerora egon litezkeen beharrak aurrikusteko gai den plataforma sortu da, zeinaren bidez kutsatuen joerak, balizko fokuak eta osasun zerbitzuentzako berebiziko garrantzia duen gisa honetako informazioa lortu, eta birusaren joerak eta ereduak antzeman litezkeen ere.  

Era berean, eta beti ere modu altruistan, Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM) delakoaren zientifikoek, EHU, Ikerbasque eta Osasun Saileko adituekin batera, COVID-19aren dinamikaren eredua hautemateko proiektua garatu dute, pandemiak Euskadin duen eragina deskribatuz eta gaixotasunaren infekzio-prozesuaren zein bilakaeraren ezaugarriak aztertuz.

 

Informazio gehiago datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/7_abril_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 8a