Kartel lehiaketa, Auzolandegiak 2020 programarena

Auzolandegiak 2020Hauxe da aukeratutako kartela eta bere leloa

Egilea: Nerea Castaño Gonzalo
Leloa: Anitzak gurdi berean!

Lehiaketaren oinarriak

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak, etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea: 2020ko urtarrilaren 13tik otsailaren 14ra bitartean (bi egunak barne).

Zer bidali

  1. Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta 70 X 50 zm-ko neurrian (bertikalean zein horizontalean) aurkeztu beharko da.
  2. Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
  3. Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.
  4. Izena emateko fitxa (DOCX, 252 KB) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Saria

2020ko Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako * herrialde batera.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du lankidetza proiektu bat egingo den Hego Amerikako herrialdeen artean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2020 programaren barne. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Peru.

Noiz erabili saria

Bidaia txartela 2020ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.

Baldintzak

  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
  • Lehiaketan sarituriko kartela, 2020ko Auzolandegiak programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.

Lanak nora bidali

Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com

Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elektroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.

Interesgarri gerta dakizuke