Kalteberak diren 12.500 pertsonak baino gehiagok jaso dute etxean beren medikazioa Covid-19ak eragindako pandemia hasi zenetik

2020.eko ekainak 20

Osasun Sailak bultzatutako erakunde arteko planak ahalbidetu du kolektibo horien tratamendua bermatzea, euren eta osasun- eta farmazia-profesionalen osasunerako joan etorriek eragiten duten arriskua saihestuz

 

 

Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, farmazia-eragileak eta bolondresak elkarlanean jardun dira krisiaren hasieratik, sendagaiak etxez etxe banatu eta  tratamenduen luzapena ahalbidetzeko. Beti ere, honoko helburuarekin: kolektibo zaurgarriok (adineko pertsonak, mendekotasun egoeran daudenak, pluripatologikoak, kronikoak, eta abar…) farmazia edota osasun zentroetara joateak eurentzako eta profesionalentzako dakartzaten arriskuak saiheste aldera.

Guztira, arriskuan dauden eta kalteberak diren 12.579 lagunek jaso dute botika etxean. Gainera, martxoaren 17tik, 676.000 lagunek baino gehiagok bi hilabeterako tratamendua jaso ahal izan dute, farmaziara edo ospitalera behin baino gehiago joatea saihestuz. Era berean, pazienteei 90.000 dei egin zaizkie, kolektibo kalteberen medikazioarekin lotuta.

 

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

 

 

EGINDAKO PROBAK

 

Atzo 4.005 proba egin ziren guztira (3.403 PCR eta 602 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

 

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 16 dira, Lurraldeka, 3 Araban, 9 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan, eta inor ez Euskaditik kanpo bizi denik.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 49 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 40 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 12 pertsonak jaso zuten ospitale-alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo ez ziren hildako berririk egon.  

 

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 10 pertsona daude ZIUn, atzo baino 1 gutxiago.

 

Egoera epidemiologikoa:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/20_junio_Boletin.pdf