Josu Erkorekak Emakume eta Berdintasun "Jolin Saria" eman dio Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkarteko presidenteari

irekia.jpg

2020.eko urtarrilak 22

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak Barakaldoko Udalak antolatzen dituen lehen "Jolin Sariak" banatzeko ekitaldian parte hartu du gaur Barakaldo Antzokian. Ekitaldia gaur egin dute, San Bizente egunean, hiriko patroiaren egunean.

Josu Erkorekak Emakumea eta Berdintasuna saria Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkarteko presidenteari eman dio.

Ekitaldian Babes Zibileko boluntarioak, Miguel Angel Monedero kazetari eta esataria, Lutxanako Sporting futbol taldea, Zuazo emakumezkoen eskubaloi taldea eta Julian Larrea aizkolaria ere saritu dituzte.