Josu Erkoreka: "Eskerrak eman behar zaizkio gizarteari eta euskal sistema produktiboari konpromiso handiarekin jokatzen ari delako"

2020.eko martxoak 23

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote gaur ETB1-eko “Egun On Euskadi” saioan.  

Gaur egun, osasun-materiala behar nagusienetako bat da estatu mailan. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du, espainiar Estatutik kudeatzen den osasun-material banaketaz gain, Eusko Jaurlaritzatik ahalegina egiten ari dela Euskadiko sistema produktiboak sortutako osasun-materialari bultzada bat emateko. “Esaterako, bertako produkzio sistemaren fruitu, joan den larunbatean estreinatu ziren ospitale batzuetan 3D inprimagailuekin egindako tresnak, bisera modukoak,  osasun langileak babesteko”, esan du Erkorekak. Hau horrela, Josu Erkoreka sailburuak eskerrak eman dizko gizarteari eta euskal sistema produktiboari konpromiso handiarekin jokatzen ari delako .