Josu Erkoreka: "Desadostasuna azaldu zen, hemendik aurrera elkarrekin lan egin behar dugu krisiari amaiera emateko"

2020.eko martxoak 30

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote gaur Cadena Ser-ek koronabirusari buruz egingo duen “Hoy por Hoy Euskadi” saio berezian.

Geur eguerdian eskainitako elkarrizketan, atzo onartutako Errege Dekretuari buruz galdetuta, Josu Erkoreka bozeramaileak azpimarratu du, jarduteko moduan desadostasunak egon arren, lankidetzarako prestutasuna erabatekoa dela. "Desadostasuna azaldu zen, hemendik aurrera elkarrekin lan egin behar dugu krisiari amaiera emateko", adierazi du.Hala, Josu Erkoreka sailburuak azpimarratu du Jaurlaritza dagoeneko buru-belarri ari dela Errege Lege Dekretua betetzen.

Ildo horretan, Segurtasun Sailak oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten pertsonak lantokira joan ahal izateko egiaztagiri bat garatu duela azaldu du.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak ziurtatu du Eusko Jaurlaritza planteatzen diren erronkei ahalik eta modu koherenteenean erantzuten saiatzen ari dela, osasun-erronkari lehentasuna emanez, jakina. "Erronkei ausardiaz, indarrez eta erabakitasunez aurre egiten ari gara", zehaztu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, Zaldibarko zabortegian Joaquin eta Alberto bilatzeko egiten ari diren lanek ez dute Errege Lege Dekretuaren eraginik izango, salbuespenen artean daude. "Hori horrela bada eta lanean jarraitzea posible bada, horretan jarraituko dugu, lehentasunezkoa izaten jarraitzen baitu", adierazi du.