Jokoaren plangintza berrikusteko epea luzatu da (Gobernu Bilera 2020-06-30)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 30

Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak eskatuta, jokoaren plangintza berrikusteko epea beste bederatzi hilabetez luzatu duen dekretua onartu du, baimen berriak aldi baterako bertan behera uzteko 2020ko urtarrilaren 14ko Gobernu Kontseiluaren Akordioan aurreikusitako eragin guztiekin.

Bestalde, dekretuan jaso da aldi baterako bertan behera uztea ustiatzeko baimena, martxoaren 14ko 463/2020 Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena, indarrean jarri zenetik 2020ko irailaren 30era bitartean, eta epe hori beste hiru hilabetez luzatu ahal izango du Jokoa Arautzeko Agintaritzak interes publikoko arrazoiengatik.