Jokoaren Euskal Behatokirako Segurtasun Sailaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza hitzarmena sinatu da (Gobernu Bilera 2020-06-16)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 16

Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza-hitzarmena onartu du Jokoaren Euskal Behatokiarentzat interesgarriak izan daitezkeen era guztietako ikerketa-proiektuak sustatzeko, bultzatzeko eta garatzeko: iritziak, jarrerak eta datuak.

Ikerketa-proiektuen helburu nagusia Behatokiarentzat edukiak hornitzea da. Horretarako, ikerketa horren programa hainbat lan-ildo ezberdinez osatuta dago, eta proiektuak hartzen dituen hiru urteetan gauzatu beharko dira: inkestak, azterlan monografikoak, informazio-buletinak edo Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dituen adierazle estatistikoen eguneratzeak eta analisiak.

Aurreikusitako ekintza horiek gauzatzeko, Segurtasun Sailak 50.000 euro jarriko ditu 2020an, eta urtean gehienez 100.000 euro jartzea aurreikusten du 2021 eta 2022 ekitaldietarako.