Jaurlaritzak zuhurtzia eta erantzukizun pertsonala eta kolektiboa eskatu ditu

2020.eko abenduak 31

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak zuhurtzia eta erantzukizun pertsonala eta kolektiboa eskatu ditu Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) egin duen entsegu-orokorra ikusi aurretik egin dituen adierazpenetan.