Jaurlaritzak jarduera-gida bat prestatu du eaeko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko

fotoconsejo.jpg

2020.eko apirilak 14

EAEko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gidaren xedea da langileen osasuna bermatzea da eta lantegiak berriro zabaltzeko prozesuetan laguntzeko helburua du, sor daitezkeen desadostasunak azkar konpontzeko OSALANen, Lan Agintaritzaren eta Laneko Ikuskatzailetzaren zerbitzuak eskura dituztela gogoratuz.

 

Gida honen koordinazio operatiboa Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak bere gain hartzen du, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 8. artikuluaren bidez emandako eskuduntzen arabera. Izan ere, berari dagokio lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan gizarte-eragileek lortutako akordioak sutatzea eta babestea.

 

Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek CONFEBASKi eta Euskadin ordezkaritza nagusia duten erakunde sindikalei (ELA, LAB, CCOO eta UGT) eskerrak eman dizkie Euskadiko lantokietan jarduera modu seguruan abiarazteko helburua duen Gida osatzeko egin dituzten ekarpenengatik. “Prestatu dugun Gidaren bidez —azpimarratu du San Josek— gure lantokietan lanera itzultzea, Covid-19tik babesteko langileen osasunerako berme guztiekin egitea bilatzen da”.

 

Gida honen koordinazio operatiboa gauzatzeko, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak, funtzionalki, OSALANen —abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 1. artikuluaren arabera laneko arriskuen prebentzioaren arloan politikak kudeatzeaz arduratzen den erakunde gisa— eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren —enpresetan laneko arriskuen prebentzioa betearazteko dituen eskuduntzengatik— laguntza izango du, beste agintaritza batzuen —osasun-agintaritzak, adibidez— eskuduntzen kalterik gabe.