Jaurlaritzak Elkarrekin Podemosek proposatutako Jokoaren Euskal Legearen aldaketa tramitatzearen aurkako irizpidea azaldu du, proposamenak erregelamenduaren erreforma prozesuan dagoeneko aztertzen ari direlako (Gobernu Bilera 2020-12-15)

fotoconsejo.jpg

2020.eko abenduak 15

Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen 4/1991 Legea aldatzeko Elkarrekin Podemosek egindako lege-proposamena aintzat hartzearen aurka dagoela adierazi du Gobernu Kontseiluak gaurko bileran. Eusko Jaurlaritzak uste du talde parlamentario horrek planteatutako neurri gehienak aztertzen eta tratatzen ari dela jokoaren erregelamenduan aurreikusitako plangintza berrikusten ari den aditu-taldea.

 Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak uste du Elkarrekin-Podemosen proposamen gehienak modu egokiagoan egin daitezkeela Eusko Jaurlaritza araudi orokorrean aurreikusitako jokoaren plangintzaz egiten ari den berrikuspenaren esparruan (uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua). Prozesu hori Jokoaren Euskal Behatokiaren azterlanetatik eratorritako ondorioetan eta proposamenetan oinarritzen da, lege baten tramitazioak eskatzen dituen denbora eta epe zurrunetara egokitu beharrik gabe. Gainera, ez da komenigarritzat jotzen lege-mailako arau bat aldatzea, malgutasun gutxi eskaintzen baitu hain errealitate aldakor bati erantzuteko orduan. Honenbestez, Jaurlaritzaren irudiko, erregelamendu-bidea, planifikazio-ekintzarekin osatua, egokiagoa da interes orokorrak bermatuko dituen araudia lortu eta egin nahi bada.

 Jaurlaritzaren plangintza

Eusko Jaurlaritza aipatu plangintza berrikusten ari da, honako eragile hauek kontuan hartuta: aurrez aurreko jolas-establezimenduen ugaritzeak gizartean eragiten duen kezka, talde ahulen babesa (adingabeak, gazteak, ezinduak, jokoarekiko mendekotasuna dutenak, ludopatia eta abar) eta joko-eskaintzaren eta eskariaren arteko beharrezko oreka. Hori guztia arrazoizko mugen barruan eta pertsonen osasuna arriskuan jarri gabe.