Itelazpik telekomunikazioen eta informazio gizartearen nazioarteko eguna ospatzen du

Itelazpi.jpg

2020.eko maiatzak 17

  • Aurtengo jardunaldia Informazio eta Komunikazio Telnologiek informazioaren gizartearen garapenari egindako ekarpena gogoratzean oinarritzen da
  • ITELAZPIk, telekomunikazioetako funtsezko zerbitzuen operadorea den aldetik, osasun-krisiaren eragina txikiagotzen laguntzen du bere jarduerarekin

Gaur, maiatzak 17, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak (UIT), mundu mailako organo arautzaileak, Telekomunikazioen/IKTen (Informazio eta Komunikazio Telnologiak) mundu garapenerako Konektatu 2030 Agendaren esparruaren barruko ekimenen garapena sustatuko du. Esparru horretan, datozen 10 urteetako aurrerapen teknologikoek Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GIH) betetzen lagunduko dute. Azken horrek aitortzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren hedapenak eta mundu mailako interkonexioak gaitasun handia dutela giza aurrerapenak errazteko eta eten digitala murrizteko.

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzako telekomunikazio elkarteak, haririk gabeko eta zuntzezko telekomunikazio-azpiegituren operadore publikoa den aldetik, funtsezko zerbitzuak ditu bere kargura, hala nola FM irratiaren eta LTD telebistaren banaketa. Osasun-krisi honetan, balioa eman zaio telekomunikazioek eta konektibitateak duten gaitasunari, beti beharrezkoa den informazio-indarrari eusteko eta baita ere besteak beste, segurtasun eta larrialdietarako zerbitzuen jarraipena ematen laguntzeko. Itelazpik, bere erantzukizun publikotik eta Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Nazioarteko Eguna ospatzen duten jarraibideekin bat etorriz bere konpromisoa adierazten du, garapen adimentsu eta jasangarrirako bidea errazten duten zerbitzuekiko, bereziki, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzen duten zerbitzu bereziekiko.