Itelazpik #EmakumeaTeknologian argazki lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du, emakumeak zientzian eta teknologian duen presentzia ikusarazteko

CARTEL_CONCURSO_FOTOGR_FICO-ARGAZKI_LEHIAKETAREN_KARTELA.jpg

2020.eko otsailak 18

  • Argazki onenak Itelazpik emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa erakutsiko duen 2021eko mahai egutegiaren parte izango dira

Otsailaren 11n ospatu zen Emakumearen eta Haurraren Nazioarteko Eguna Zientzian eta Itelazpik, Eusko Jaurlaritzako telekomunikazio elkarteak, hirugarren aldiz, #EmakumeaTeknologian argazki lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa 18 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago, teknologian emakumearen presentzia ikusarazteko konpromisoa erakutsi eta argazkigintzarekiko zaletasuna dutenei. Interesa duten pertsonek emakumeen argazkiak bidali beharko dituzte, zientziaren eta teknologiaren sektorean ohikoa duten jarduera teknikoa eginez.

Argazki onena egiten duenak bi sarrera konbinatu irabaziko ditu Donostiako Eureka! zientzia museorako (bisita museora, planetariumera eta "Animaliara"), eta bi lagunentzako bazkaria Digital Gastronomy Lab delakoan, Basque Culinary Centerrek parte hartzen duen proiektuan.

Gainera, argazki onenak, irabazlea eta 11 finalistak, Itelazpik urtero emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoaren erakusle gisa argitaratzen duen 2021eko mahai egutegian sartuko dira. Azaroaren 25ean aurkeztuko dute egutegia, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

Itelazpik antolatzen duen #EmakumeaTeknologian lehiaketan parte hartu nahi dutenek hemen ezagutu ahal izango dituzte oinarriak.