Itelazpik Covid-19-k eragindako alarma-egoeraren lehen hilabeteari aurre egin dio, une oro funtsezko zerbitzuak bermatuz

2020_03_17_itelazpi_1.jpg

2020.eko apirilak 18

  • Konfinamenduko lehen hilabetea gaindituta, Itelazpik FMko, LTDko eta komunikazio kritikoetako funtsezko zerbitzuak bermatzen jarraitzen du, kalitate eta jarraipeneko konpromisoak mantenduz
  • Itelazpik une oro bere langile eta kontratatutako langileen osasuna babestu eta era berean beraien osotasuna bermatzeko gomendatutako segurtasun-neurriak ezarri ditu

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzako telekomunikazio elkarteak, FMko, LTDko, komunikazio kritikoetako eta ikus-entzunezko sektoreetako, trenbide-garraioko, sektore hidrikoko eta administrazio publikoko funtsezko zerbitzuak ematen dituenez, eutsi egin dio alarma egoeraren lehen hilabetean kalitate eta jarraipen zerbitzu-mailekiko konpromisoei, eta beti bezala mantendu ditu.

Egoera berezi honi aurre egiteko, barruko berrantolaketa berezia jarri da martxan, beti ere pertsonak gomendatutako segurtasun-neurriekin babestuta egonda. Horri esker, eta Itelazpiren lantalde eta kontraten langileen erantzukizun eta konpromisoa ere ezinbestekoak izanik, zerbitzuetan  primerako emaitzak jaso eta bermatu dira.

Gizartearekiko konpromiso hori indartu egin zen joan den martxoaren 20an, UNIRED, Itelazpi buru duen “Irrati-difusio eta Telekomunikazio Sareko Operadoreen Batasuna elkartea”, beste operadore batzuekin batera, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak bultzatutako Konektitatearen aldeko Itunari atxiki zitzaionean, pertsonen eta enpresen konektibitatea bermatzeko neurriak gehitzen dituelarik.

OINARRIZKO ZERBITZUAK

Joan den martxoaren 14an, alarma egoera ezarri zenean “Azpiegitura Kritikoak Babesteko 8/2011 Legean” aurreikusitako oinarrizko zerbitzuen operadore kritikoei eskatu zitzaien berezkoak zituzten funtsezko zerbitzuak bermatzeko helburuarekin beharrezko neurriak har zitzatela. Bestalde, informazio sare eta sistemen segurtasunari buruzko “12/2018 Errege Dekretuaren” arabera, oinarrizko zerbitzutzat jotzen dira telebistako ikus-entzunezko TDT eta Radio FM komunikazio-zerbitzuak, komunikabide publiko eta pribatuen informazio-funtzioa bermatuz, kanal horien bidez hala badagokio.