Informazio-oharra Durango

2020.eko urriak 20

Osasun Sailak eta Osakidetzak -egiten dabiltzan zaintza- eta kontrol-lanen baitan- herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen dio.

 

NORK?

Durangoko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

- Aurretiazko hitzordua telefonoz eskatu; horretarako, Landakoko Osasun-zentrora deitu beharko dute, 94 603 28 80 zenbakira, edo Osasun Kontseiluaren telefonora, 900 203 050 zenbakira.

13 eta 18 urte bitarteko ikasleek (DBH, Batxilergoa eta LH) ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun-zentroan. Ikastetxeak berak jakinaraziko die non eta noiz egin behar duten PCR proba.

Probak, gaur, urriak 20, hasiko dira, 16:00etatik aurrera, LANDAKO GUNEan (sarrera pabiloiaren albo batetik, arboladiaren aldetik) eta, ziurrenik, urriaren 27an amaituko dira

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

OHARRA: Durangoko lehen mailako arretako unitateko buru Iñaki Agirrebeitia Zelaiak, 16:00etan, COVID baheketaren hasieraren inguruko adierazpenak egingo ditu, instalazioetara sartzeko alboko atean (pabiloiaren alboko sarrera, arboladiaren aldea)