Informazio oharra: Donostiako dantzalekuak

2020.eko abuztuak 24

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren lankidetza eskatzen dute PCR bat egiteko aurretiko hitzordua eska dezaten, behean deskribatutako egoeran egon badira.

 

 ZEINEK?

Abuztuaren 14, 15 eta 16 egunen artean Donostian egon direnek leku honetan: Komplot dantzalekuan edota Tropical Disco dantzalekuan.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Telefono honetan hitzordua eskatu, PCR bat egiteko: 943 00 79 09

Probak EGUN honetan hasiko dira: gaur, abuztuak 24, 16:30ean. LEKU HONETAN egingo dira: Donostia Ospitalea – Gipuzkoa eraikina (lehenagoko Onkologia Medikoko kontsultetan, Parkingaren parean).  Autoan joan behar dute, maskara jantzita.  

Emaitza guztiak SMS bidez igorriko dira.  

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten dizkiete ezagunak diren prebentzio-neurriak, eta eskatzen diete, COVIDarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), beren etxeetan bakartu daitezela eta beren osasun-zentrora deitu dezatela. Era berean, sintomarik ez badute baina PCR probaren emaitzen zain badaude, ETXEAN BAKARTU BEHAR DUTE. Halaber, lasaitasuna helarazi nahi dute, eta horrelako neurriak prebentziokoak baino ez direla azpimarratzen dute. Neurri horiek helburu dute balizko transmisio bat lehenbailehen detektatzea eta kutsatze gehiago saihestea.

 

OHARRA: Laginak hartzen diharduten Osakidetzako profesionalek ez dute adierazpenik egingo hedabideetan.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 24a