Informazio-oharra Azpeitiako baheketaren inguruan

2020.eko urriak 14

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Azpeitiko osasun-eremuko herritarrak, 17 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jarriko da, bihartik, osteguna, urriak 15, l arunbatera arte, urriak 17ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Ostegun eta ostiralean: 13:00-20:00

Larunbatean: Goizez

 

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

Azpeitiko Osasun Zentroan: 943 02 54 00

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

13:30ean erantzungo zaie hedabideei

 

 

SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu:

 

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.

 

  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).

 

Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.

 

  • PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.