Informazio oharra: Anbulantzien zerbitzua

2020.eko urtarrilak 02

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iritzi publikoari honako honen berri eman nahi dio:

 

  • Edozein larrialdiren aurrean, larrialdi-laguntzarako zerbitzua erabat bermatuta dago Euskadin, aurtengo urtarrilaren batetik aurrera zerbitzu horren zati baten kudeaketan abian jarri den aldaketa gorabehera. Beraz, Osasun Sailak lasaitasun-mezua bidaltzen die herritarrei, zerbitzuan izan diren ustezko huts batzuen inguruan azken orduetan egindako adierazpen batzuen aurrean.

 

  • Pasa den abenduaren 31n Osasun Sailak berak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, euskal administrazioak beharrezko neurriak hartu zituen zerbitzua bermatzeko urtarrilaren 1etik aurrera, Larrialdiak enpresak borondatez eta azken orduan zegokion kudeaketaren zatia utzi ondoren.

 

  • Hori horrela, Osasun Sailak bide batez Osakidetzako Larrialdi Sareko langileei eskerrak eman nahi dizkie berriro, bai eta Ambuibérica, Ambulancias Gipuzkoa, Ambulancias La-Pau eta Ambulancias Maiz-eko langileei ere, euskal administrazioaren eskura denbora errekorrean Larrialdiak ordezkatzeko aparteko baliabideak jartzeagatik.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a