Industriarako eta elikadurarako Covid-19 koronabirusaren aurkako jarduera-protokoloak

2020.eko martxoak 25

Helburua

Langileen osasuna ahalik eta gehien babesteak bateragarria izan behar du ekoizpen-jarduerari eustearekin, nahiz eta maila murritzetan izan; izan ere, pandemia gainditu ondoren, hazkunde ekonomikora itzultzea eta enplegua sortzea ahalik eta modu azkarren eta eraginkorrenean egin ahal izatea da azken helburua. Horretarako, ezinbestekoa da jarduera-protokolo industrial argi eta erraz bat ezartzea, zorrotz bete dadin. INDUSTRIARAKO CORONAVIRUSEN AURKAKO JARDUERA-PROTOKOLOA (SARS-CoV-2)

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Elikadura Balio Katearen eskura jarri du KORONABIRUSARI (SARS-CoV-2) AURRE EGITEKO JARDUKETA PROTOKOLOA ezartzeko kontsulten zerbitzu teknikoa. Protokolo hori ARRANTZA ONTZI, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA USTIATEGI ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO da.