Industriarako Coronavirusen aurkako jarduera-protokoloa (Covid - 19)

Argitalpen-data: 

Protokolo irekia da, eta informazio, gomendio edo jarraibide berriak gehituko zaizkio, COVID-19ren bilakaeraren arabera.

Sarrera

COVID19 gaixotasunaren koronabirusa birus berria da, aurretik ezezaguna. Pertsonatik pertsonara arnasaren bidez transmititzen da 5 mikra baino gehiagoko arnas tanten bidez, gaixoak arnas sintomatologia (eztula eta doministikuak) duenean eta infektatutako pertsonen jariakinekin kontaktu zuzena duenean eskuen bidez. Inkubazio-aldia 2 eta 14 egun artekoa izan daiteke. Horregatik, babes neurririk onenak kutsatutako eta birusa daramaten pertsonen isolamendua eta higiene pertsonala dira.

Helburua

Langileen osasuna ahalik eta gehien babesteak bateragarria izan behar du ekoizpen-jarduerari eustearekin, nahiz eta maila murritzetan izan; izan ere, pandemia gainditu ondoren, hazkunde ekonomikora itzultzea eta enplegua sortzea ahalik eta modu azkarren eta eraginkorrenean egin ahal izatea da azken helburua. Horretarako, ezinbestekoa da jarduera-protokolo industrial argi eta erraz bat ezartzea, zorrotz bete dadin.

Ireki Protokolo osoa (PDF, 839 KB) (leiho berri batean irekitzen da)