INCOEXek costomovil.es web orrialdea zigortu du

Argitalpen-data: 

Extremadurako Kontsumo Institutuak (INCOEX) zehapen-ebazpen betearazle bat argitaratu du Tecmovilco, S. L. enpresaren aurka. Enpresa horrek www.costomovil.es web orriaren bidez jarduten du.

Zehapen horren garrantzia (43.664 euro) honako honetan datza: EAEko kontsumitzaileek ere zenbait erreklamazio jarri dizkiote enpresa honi, eta institutu honetan jasotako erreklamazioak hogeita hamar baino gehiago dira.

Extremadurako Kontsumo Institutuaren zehapena 4 arau-hauste larriri dagokie: abusuzko klausulak sartzea, urrutiko kontratazio-araubidea ez betetzea, informazioa emateko betebeharra ez betetzea eta eskaintzak erreserbatzeko txartelei buruzko araudia ez betetzea, eta beste 4 arau-hauste arinei: ordainagiririk edo fakturarik ez ematea, bermeei buruzko araudia ez betetzea, prezioen araudia ez betetzea eta erabiltzaileek beren eskubideei uko egin diezaieten saiatzea.