Igandeko bideokonferentzien jarraitutasuna eta formatua aldatzeko eskatu dio Lehendakariak Pedro Sanchezi

2020.eko maiatzak 24

  •  Iñigo Urkullu lehendakariak autonomietako presidenteen hamaikagarren bileran parte hartu du
  • "Osasun publikoaren lehentasunari eutsiz, susperraldi ekonomikoa eta enplegua lehenetsi behar ditugu"

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur goizean parte hartu du, bideokonferentzia bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek deitutako igandeko presidenteen ohiko bileran.

Euskadiko azken asteetako adierazle guztien pixkanakako hobekuntza aipatu du bere interbentzioaren hasieran. Lehendakariak esan duenez, "jorri esker, osasun larrialdia bertan behera utzi ahal izan dugu, eta bihartik Euskadi 2. fasean sartuko da".
Ildo horretan, Lehendakariak adierazi du orain zaintza- eta kontrol-etapa batean gaudela, bai kasu eta kontaktuei dagokienez, bai konpromiso indibidual eta kolektiboari dagokionez. Gainera, susperraldi ekonomikoa eta enplegua lehenetsi behar direla azpimarratu du. "Helburuak honako hauek dira: Osasuna, Enplegua eta Elkartasuna, sektore ahulenei eta kolektibo ahulenei estaldura eskaintzea", esan du.

Bestalde, Lehendakariak igandeetako bileren jarraitutasuna eta formatua aldatzeko eskatu die bai Sánchez presidenteari bai autonomia-erkidegoetako presidente guztiei. Urkullu Lehendakariaren arabera, badira beste harreman-foro aldeaniztun eta aldebiko nahiko, etapa berri bati ekiteko. Lehendakariak Europar Batasuneko Kontseiluaren maiatzaren 20ko Irizpena aipatu du. Bertan, "Gobernu-mailen arteko koordinazioa hobetzea" gomendatzen da, eta adierazi du gomendio hori kobernantzan sakontzeko gonbidapen gisa interpretatzen duela Eusko Jaurlaritzak.