Hautaketa eta Horniketako prozeduren epeak berrabiaraztea / prozedurei berrekitea (alarma-egoera)

Argitalpen-data: 

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak (2020ko martxoaren 14ko BOE), epe prozesalak (bigarren xedapen gehigarria), epe administratiboak (hirugarren xedapen gehigarria) eta preskripzio- eta iraungitze-epeak (laugarren xedapen gehigarria) etetea xedatu zuen.

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren bidez (2020ko maiatzaren 23ko BOE), luzatu egin zen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera (463/2020 Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko zena), eta honako hau xedatzen du:

  • 8. artikulua. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera etendako epe prozesalak. 2020ko ekainaren 4tik aurrerako ondorioekin, amaitutzat emango da epe prozesalen etenaldia.
  • 9. artikulua. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera etendako epe administratiboak. 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, eten diren epe administratiboen zenbaketari berrekingo zaio, edo berriz hasiko da epea, alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean hala aurreikusi bada.
  • 10. artikulua. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera etendako eskubideak eta akzioak preskribatzeko eta iraungitzeko epeak. 2020ko ekainaren 4tik aurrerako ondorioekin, amaitutzat emango da eskubideak eta akzioak preskribatzeko eta iraungitzeko epeen etenaldia.

COVID-19ari aurre egiteko ezohiko premiazko neurri osagarriak arlo sozial eta ekonomikoan hartzeari buruzko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuak honakoa xedatzen du: Zortzigarren xedapen gehigarria. Errekurtsoa jartzeko epea luzatzea.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Errekurtsoa jartzeko epea luzatzea.

  • Administrazio-bidean errekurtsoak jartzeko epea, edo legeetan aurreikusitakoaren arabera horien ordezko diren aurkaratze-, erreklamazio-, adiskidetze-, bitartekaritza- eta arbitraje-prozedurak eskatzeko epea, interesdunarentzat ondorio kaltegarriak edo kargak eragin ditzakeen edozein prozeduratan, alarma-egoeraren adierazpena amaitu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera zenbatuko da, alarma-egoera deklaratu aurretik errekurtsoaren edo aurkaratzearen xede den administrazio-jarduera jakinarazi zenetik igarotako denbora gorabehera. Aurrekoak ez du eragotziko errekurritu edo aurkaratzen den administrazio-egintzaren eraginkortasuna eta betearazgarritasuna.

Hautaketa- eta horniketa-prozesu bakoitzaren webgunean xehetasun handiagoz azalduko da maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren aurreko artikuluen aplikazio zehatza.

Deskargatu informazioa

Euskaraz logoa