Haurrak babesteko politiken ikuspegi europarra

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

La Caixa Gizarte Behatokia

La Caixako Behatoki Sozialak gizarte-premiei buruzko txosten bat argitaratu berri du (2020ko maiatza), biztanleria-taldeen arabera. Horietako lehena haurrak izaki. Txostenak haurren egoera birpasatzen du Espainian eta Europan, eta adingabeen (0 eta 17 adinekoak) eta haien familien beharrak asetzera bideratutako politika publikoen pisua aztertzen du.

Horretarako, ongizate ekonomiko eta materialarekin, etxebizitzarekin edo osasunarekin lotutako premien estaldura-maila aztertzen du, pobrezia-arriskua neurtzen duten adierazle-multzo batetik abiatuta (monetarioa, lanekoa, kronikoa, etab.), heldu langabeak dituzten etxeak, etxebizitzaren baldintzak, osasun-laguntzarako sarbidea edo adingabeen bizi-ohiturak (obesitatea, sedentarismoa, dieta osasungarria, besteak beste).

Haurren egoera Espainia eta Europan

Espainian aztertutako datuen arabera, pobrezia-arriskua handiagoa da adingabeen artean ( % 26,8) gainerako biztanleen artean baino ( % 21,5), pobreziaren kronifikaziorako joera argiari gehituta. 2017an, hamar adingabetik bi, gutxi gorabehera, pobrezia-egoeran zeuden hiru urte edo gehiagoz geroztik. Lan-pobreziari dagokionez (pertsona helduak lanean ari diren baina errenta erabilgarria pobrezia-atalasea baino txikiagoa duten etxekoen unitateak); pobrezia-mota horren intzidentzia handiagoa da haurrak dituzten etxekoen unitateetan.

Etxebizitzari dagokionez, azken urteetan bizigarritasun-baldintzak nabarmen hobetu dira; beraz, Espainiako etxe gehienek etxebizitza duin bati lotutako oinarrizko baldintzak betetzen dituzte. Etxebizitzetan egitura edo mantentze-arazoak badaude ere (itoginak, hezetasunak, argi natural gutxi, etab.), arazo horiek ez dute eragin handiagoa adingabekoak dituzten etxebizitzetan biztanleria orokorrarenetan baino.

Halaber, aipatzeko desberdintasuna dago pobrezia energetiko arriskuan. Izan ere, adingabeen artean 10tik batek, neguan  etxebizitza berotzeko arazoak dituen etxeetan bizi da. 

Osasunari dagokionez, osasun-premien estaldurak adierazten du adingabeentzako mediku-laguntza azkarragoa dela biztanlerian oro har baino. Hala ere, handiagoa da erosteko gaitasunari dagokionez,  osasun gastu  handia duten familiek dituzten adingabeen kopurua.

Azkenik, bizi-ohiturei dagokienez, haurren artean sedentarismoak gora egin duela, fruta eta barazkien kontsumoak behera egin duela eta, ondorioz, haurren obesitateak gora egingo duela aurreikusten da.

Espainian pobreziaren hazkundeak areagotu egin du krisi berria, eta, ondorioz, familia kalteberak diru-sarrerak murriztu dituzte, langabeziaren eta lan-prekarietatearen ondorioz eta errentak mantentzeko politika publikorik ez dagoelako. Horrek guztiak eragina du adingabeen garapenean eta haien etorkizuneko aurrerabidean; txostenean adierazten denez, "Familia pobreetan hazten diren adingabeek aukera handiagoa dute gizartean desabantaila-egoeran egoteko, bai hezkuntza-mailari, enpleguaren kalitateari, osasun-mailari eta, oro har, gizarte-egoerari dagokienez.

Espainiako haurren eta Europako haurren arteko alderaketak erakusten du pobrezia eta gabezia-tasa handiagoak daudela Espainiako etxeetan, eta lan-merkatu prekarioagoa dagoela; beraz, Espainia Europar Batasuneko (EB) herrialdeen ilaran dago. Zifra batzuk aipatzearren, Espainiako adingabeen % 13 inguru pobreziaren atalasetik beherako diru-sarrerak dituzten etxeetan bizi dira, eta kolektibo horren ia % 22 lan-pobreziak jotako etxeetan bizi dira; Europan, berriz, % 15 bizi dira, batez beste.

Gizarte-beharrak estaltzeko politika publikoak

Testuinguru horretan, botere publikoen esku-hartzea funtsezkoa da haurren gizarte-premiak babesteko eta estaltzeko. Espainiaren kasuan, familiei zuzendutako politikek garrantzi txikia izan dute babes-sistema publikoaren barruan, eta kontribuzio-izaera dute edo errentaren mende daude.

Neurririk hedatuenetako bat seme-alabagatiko desgrabazioa da, baina ez da oso eraginkorra haurren pobrezia-tasa murrizteko; izan ere, hartzaile potentzial askoren diru-sarrerak pobrezia-atalasetik behera daude eta zergak ordaintzetik salbuetsita.

Gauza bera gertatzen da haurdunaldi, amatasun eta aitatasunagatiko eta 0 eta 3 urte bitarteko adingabeak zaintzeagatiko kotizaziopeko prestazio ekonomikoekin. Hala ere, ordaindutakoaren araberakoa ez den prestazio bat dago, baina desgaitasunen bat duten adingabeak dituzten etxekoen unitateen premiak estaltzera bideratuta dago, eta horren zenbatekoa oso txikia da, eta ezin ditu haur-pobreziako egoerak arindu.

Azkenik, beste diru-prestazio batzuk daude, autonomia-erkidegoek arautuak, jaiotzagatiko edo adopzioagatiko ordainketak ematen dituztenak, baina horien estaldura oso desberdina da, murrizketen eta aurrekontu-erabilgarritasunaren mende egon baitira.

Kontrajarrita daude esku-hartze publikoko politikak, zerga-sisteman eta gastu publikoan oinarrituta definituak, familientzako berariazko gastu-zuzkidurekin eta lana eta familia bateragarri egiteari lotutako beste neurri batzuekin. Ildo horretan, EBko herrialde askok seme-alaben hazkuntzaren kostua murrizteko politikak aktibatu dituzte, zenbait mekanismoren bidez, hala nola diru-prestazioak, haurrak zaintzeko sare publikoak familientzat edo zergak murriztea adingabeak dituzten etxekoen unitateentzat.

Europan hedatuen dagoen politiketako bat (EBko 17 herrialdetan gauzatzen da) seme edo alaba bakoitzeko prestazio unibertsala da; hau da, seme edo alaba bakoitzarengatik hilero ordainketa bat jasotzea bere adinean zehar, herrialdeen artean aldaketak izanik (batzuk 16 urtekoak dira eta beste batzuk 20 urtekoak) eta prestazioaren estaldura-aldian aldeak egonik (goi-mailako ikasketak egitearen baldintzapean) edo, adin-muga seme-alabek jarduera bat egiteko gaitasunik ez duten kasuetarako. Prestazioa ez dago familien errentaren mende, baizik eta adinaren eta familia bakoitzeko seme-alaba kopuruaren mende.

Haurren pobrezia murrizteari dagokionez, txostenean egindako simulazioen arabera, politika hori Espainian aplikatzeak haurren pobrezia % 18 murrizten lagun lezake, guraso bakarreko etxeetan eta familia ugarietan haurren pobrezia murrizten lagunduko luke, eta errenta handiena duten familien eta errenta txikiena dutenen arteko aldea murrizten lagunduko luke; hala ere, babeserako gastu publikoaren partida nabarmen handitu beharko litzateke.

Observatorio social de la Caixa gizarteratzearen, hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren eremuan ikerketa eta dibulgazio zientifikorako sortutako ekimena da, eta diagnostikoak eta joera sozialak katalizatzeko tresna gisa funtzionatzen du.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: 'Análisis de las necesidades sociales de la infancia' La Caixako Behatoki Sozialak argitaratua (2020).