Hasierako Onespena eman zaio Bermeoko Portua Antolatzeko Plan Bereziaren 3.aldaketari

Argitalpen-data: 

Bermeoko Portuko Plan Bereziaren hirugarren aldaketa puntualari hasierako onespena eman zaio

Agindua, 2020ko urriaren 14koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailburuarena, hasierako onespena ematen diona Bermeoko Portua Antolatzeko Plan Bereziaren 3. aldaketari.(BAO 2020/10/22)

Plan Bereziaren Aldaketa hau eta Ingurumen Azterlan Estrategikoa jendaurrean jarriko dira 45 egun balioduneko epean, iragarkia aipatutako aldizkarian argitaratzen denetik, martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 31.5.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Epe horretan, aipatutako dokumentuak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren web-orri honetan eta Irekia komunikazio-kanalean (www.irekia.euskadi.eus) jarriko dira ikusgai, azter daitezen. Nolanahi ere, egiten diren alegazioak Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri berroneratze Zuzendaritzari zuzendu beharko zaizkio (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila).