Gripeak gora egiten jarraitzen du, baina tasa txikia da oraindik

2020.eko urtarrilak 16

Urtarrilaren 6tik 12ra arteko intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 148,1 kasura iritsi da 

Azken aste honetan, 3.136 pertsonak jo dute lehen mailako arreta-sarera gripe-sindromearekin, eta 383 ospitaleratu dituzte

 

Gripeak gora egin du berriz aste honetan Euskadin, eta intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 148,1 kasura iritsi da. Beraz, maila txikia da oraindik. Lehen mailako arreta-sarean, gripe-sindromeari lotutako 3.136 kontsulta izan dira, Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sarearen azken txostenean jasotzen denez. Sareak urtarrilaren 6tik 12ra arteko gripe-jarduera aztertu du azken txostenean.   

Gripe-denboraldia hasi zenetik, 383 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte (haietako 93 egoera larrian). Gainera, orain arte 10 pertsona hil dira gripeak eragindako konplikazioen ondorioz.   

Gripea, urtero agertzen den osasun publikoko arazoetako bat izateaz gain, ondorio larriak eragin diezazkieke pertsonarik kalteberenei. Gogorarazi beharra dago joan den urtean gripeagatik ospitaleratutako pertsonen 1.662 kasu izan zirela, eta haietako 435 egoera larrian egon zirela. Horrez gain, hildako pertsonen kopurua 79ra iritsi zen.

Aurreko denboraldian, tasarik handieneko unea 2019ko hirugarren astea izan zen. Une horretan, 100.000 biztanleko 532,5 kasura iritsi zen intzidentzia-tasa.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a