Gorlizko Ospitaleak bisitak murriztu ditu pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko COVID agerraldi bat detektatu ostean

2020.eko azaroak 10

 

Covid agerraldi baten aurrean profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatze aldera, Gorlizko Ospitaleak birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri batzuk hartu ditu. Neurri horien artean dago bisiten murrizketa, bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonen kasuan izan ezik, horietarako bisita-bideak gaitu baitira.

Ospitalea ingresatutako paziente guztien eta profesionalen baheketa egiten ari da, birusaren transmisioa eten ahal izateko. Baheketa horren ondorioz, orain arte pazienteen % 20 eta langileen  %10 positiboemn dute positibo. Antza denez, kutsaduraren jatorria bisita batean egon daiteke.

Ospitaleak hainbat neurri jarri ditu martxan:

- Bisitak mugatu egin dira beste abisu bat eman arte, eta, beraz, bide telematikoak eman dira familiarekin batera jarraipena egin ahal izateko. Bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonentzat, bisita-bideak prestatu dira.

- Prebentzio-neurri gisa, oraingoz ez da ospitaleratze berririk egiten zentroan.

- Kontsultak eta errehabilitazio anbulatorioa murriztu dira.

- Ospitaleko gela guztiak desinfektatu dira.

 

Gorlizko Ospitaleak pazienteen, senideen eta profesionalen laguntza eskertu du, eta sortutako eragozpenak deitoratu ditu.