Gorlizko Ospitaleak bisitak berreskuratu ditu

2020.eko azaroak 26

Gorlizko Ospitaleak etendako bisitak eta jarduerak berrartu ditu, Covid-aren agerraldi bat detektatzean azaroaren 7an profesional eta pazienteen segurtasuna bermatzeko neurri zorrotzak abiarazi ondoren. Gaur egun eta agerraldia kontrolatuta dagoela, Gorlizko Ospitaleak bisitak, errehabilitaziorako kontsultak eta ospitalizazioak jaso ditu, dagoeneko, egungo pandemiak eskatzen dituen segurtasun-neurriei eta protokoloei jarraikiz.

Lehen kasu positiboak detektatu ziren unetik, neurriak hartu ziren birusa heda ez zedin, besteak beste: bisitak murriztea, ospitale osoa desinfektatzea eta etengabeko hiru baheketa egitea profesional eta pazienteei. Agerraldia kontrolatuta dagoela uste denez, Gorlizko Ospitaleak jarduerari heldu dio berriz.

Gorlizko Ospitaleak eskerrak eman nahi dizkie berriro paziente, familiarteko eta profesionalei, elkarlanean jarduteagatik. Bestalde, Osasun Sailak prebentzio-neurriak betetzen jarraitzea zein beharrezkoa den nabarmendu du: distantzia, maskara eta eskuen higienea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a