Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin

KANPANDEGI-5.jpg

2020.eko otsailak 05

  • Martxan jarri dira 43.587 m²ko eremu baten garapen urbanistikoko lanak, 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri izango dituzten hiru partzela industrial prestatzeko.

Goierri Beheko Industrialdea S.A.k (partaide dituena Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldeko Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Goierri eskualdeko udalak) iragan abenduan hasi zituen Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanak.

Urbanizazio proiektu berri hori etorkizuneko Kanpandegi Industrialdea izango da eta 43.587 m²ko eremu batean egingo da, asmoa delarik hiru partzela industrial atontzea 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri (hainbat altueratan) izango dituztenak. Goierri Beheko Industrialdea, S.A.k 2,57 milioi eurotan esleitu zituen Kanpandegiko urbanizazio-lanak, eta aurreikusten da 13 hilabetetan gauzatuko direla, zehazki hurrengo urteko urtarrilean.

Kanpandegiko 21.1 urbanizazio-proiektua 2014an hasi zen lehen exekuzio-fasearekin, zeinetan egin ziren Zubierrekarako zubiko egokitze-lanak eta biribilgune bat ibilgailuei sarbidea emateko etorkizuneko Industrialdera. Lehen fase horri esker hobeto antolatzen da trafikoa Lazkao, Beasain eta Ataun lotzen dituen errepidean, eta jarraipena eman zaio bidegorriari Lazkaotik aurrera.

Kanpandegin bi solairu edo altueratako eraikinak egingo dira, eta errepide perimetral batek zuzeneko sarbidea emango du nabeetara. 21.1 partzelak 3.000 m²ko okupazio azalera izango du, eta 6.000 m²ko azalera eraikigarria. 21.2 partzelak, berriz, 4.500 m²ko okupazioa eta eraikigarritasuna izango ditu, eta 21.3 partzelak, 4.500 m²ko okupazio azalera duenak, 9.000m² aprobetxagarri izango ditu bi altueratan. Hau da, guztira 19.500 m² eraikigarri etorkizunean nabe modularrak eraiki ahal izateko, enpresa interesdunen azalera-beharren arabera.

Industria-eremua urbanizatzeko fase berri honetan lur mugimendu handiak saihestu nahi dira, eta, beraz, ingurumen eta garapen iraunkorreko irizpideei jarraituz, beheko aldea induskatzean aterako diren lurrekin bete egingo dira goiko aldea urbanizatzeko behar diren espazioak. Kanpandegi Industrialdeak 12.788 m²ko espazio libreak eta gune berdeak izango ditu eremu osoaren ertzetik doan ubidearen inguruan, ezpondetan eta errepideetako nahiz biribilgune nagusiko espazio libreetan. Berdeguneetan eta Agauntza ibaian bertako espezie eta landareak landatuko dira, ingurunea bisualki eta paisajistikoki integratzeko.

Ibilgailuen industrialderako sarbideak bi norabide izango ditu, eta oinezkoentzako bideak eremua inguratzen duten errepideekin paraleloan joango dira. Era berean, Lazkaoko herritik abiatu eta sarrerako biribilgunetik pasatzen den bidegorriari jarraipena emango zaio industrialderako urbanizazio-lanen barruan, bizikletei bidea irekiz pabilioietaraino.

Kanpandegik azpiegitura-zerbitzu hauek izango ditu: ura eta gasa banatzeko sarea, lurpeko energia elektrikoa erregistro independenteekin, telekomunikazio-sarea, ur beltzen eta euri-uren saneamendu bereizlea, pabiloien fatxadetan eta bide-sarearen trazaduraren azpian instalatutako kolektoreekin, eta led teknologiako argiteria publikoa.

Industriaraldearen urbanizazio-fasea amaitu ondoren, sozietateak aukera izango luke enpresa interesdunei 4.500m²-ko partzela eraikigarri bat eskaintzeko, eta, ondoren, gainerako bi partzeletan eraikinak egiteko.

 

Goierrin sustatutako enpresa-guneak

KOKAPENA:

Inbertsioa (M €)

m² gordinak

Lursail m²

Pabilioi m²

Bulego m²

Enpresak

Lanpostuak

Lazkao

4,77

63.695

31.958

12.419

 

19

310

Lazkao-2. fasea

5,50

62.874

 

 

 

 

 

Ordizia-Mallutz

3,96

32.611

 

15.097

577

22

195

Zegama-Intxausti

4,59

28.610

 

11.444

 

9

103

GUZTIZKOAK

18,85

187.790

31.958

38.961

577

50

608

Exekuzio lanetan - 2020

Lazkao-Kanpandegi

3,075

43.587

12.000

19.500

 

 

 

 

Lazkaoko Kanpandegi Industrialdean egingo diren pabilioien argazkia, irudikapen integratuekin.

 

Kanpandegi-Lazkao eremuko hiru partzela industrialen antolamenduaren planoa