Gobernuak Pedro Azpiazu sailburua Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoko presidente, eta Josu Erkoreka sailburua eta Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordea EIBM-ko kide izendatu ditu (Gobernu Bilera 2020-02-18)

fotoconsejo.jpg

2020.eko otsailak 18

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoko presidente, eta Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordea Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoko kide izendatzea, Batzorde Mistoaren hurrengo bilera martxoaren bigarren edo hirugarren astean egingo dela aurreikusita.

Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio bertan aurreikusitako Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoko kideetako hiru izendatzea.