Gobernuak onartu du abokatuen eta prokuradoreen lanbideetako sarbide-probak euskaraz egiteko hitzarmena sinatzea Justizia ministerioarekin (Gobernu Bilera 2020-02-06)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 02

Gobernu Kontseiluak onartu du abokatuen eta prokuradoreen lanbideetarako sarbide-probak euskaraz egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren eta Justizia Ministerioaren arteko hitzarmena sinatzea.

Hitzarmenean Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Justizia Ministerioaren arteko lankidetzaren oinarriak ezartzen dira, abokatuen eta prokuradoreen lanbideetako sarbide-probak gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izan daitezen, izangaiak erabakitzen duenaren arabera, eta deialdian ezarritako arauetan ezarritako baldintzei jarraituz.

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak hitzematen du bertako itzulpen-zerbitzuak Justizia Ministerioaren Euskadiko Lurralde Kudeatzailetzaren instalazioetara joango direla probaren itzulpena egiteko, edukiaren bidezko konfidentzialtasuna gorde dadin. Bestalde, Justizia Ministerioak hitzematen du sarbide proba egiten den egunean izangaiei azterketa euskaraz egiteko txantiloiak emango zaizkiela.

Edonola ere, abokatuen eta prokuradoreen lanbideetarako sarbide-azterketa honako hauek arautzen dute: urriaren 30eko 34/2006 Legeak, Auzitegietako abokatuen eta prokuradoreen lanbideetan sartzeari buruzkoak; ekainaren 3ko 775/2011 Errege Dekretuaren bidez legea garatzeko onartutako erregelamenduak; gaitasun profesionala ebaluatzeko probetarako deialdiak arautzen dituzten ministro-aginduek; eta aurrekoak ordezkatzen edo osatzen dituen estatuko araudiak.