Gobernuak 1.000.000 euro bideratu ditu beste laguntza-lerro batera, Covid 1919aren krisiaren eraginpean dauden gizarte-ekonomiako enpresa txikiei zuzenduta (Gobernu Bilera 2020-07-14)

fotoconsejo.jpg

2020.eko uztailak 14

Gobernu Kontseiluak María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuaren Agindua onetsi du; haren bidez, COVID 19aren ondoriozko krisiaren eraginpean dauden Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresa txikiak (lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak) diruz laguntzeko aparteko beste laguntza-lerro bat deitzen eta arautzen da.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak:

a) Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezian, langile bazkideek norberaren konturako langile gisa kotizatzeko ordainketaren inguruko kuotak.

b) Negoziorako lokalaren errentamendu-gastuak.

Zenbatekoa, guztira: 1.000.000 euro

Lan-sozietate edo -kooperatiba bakoitzak, gehienez, 4.000 euroko laguntza jasoko du (kuotak: 3.000 euro / alokairua: 1.000 euro)