Gobernu Kontseiluak Itelazpiko administrazio kontseiluko presidente berria izendatu du (Gobernu Bilera 2020-10-27)

fotoconsejo.jpg

2020.eko urriak 27

Gobernu Kontseiluak Nerea Karmele Lopez-Uribarri Goikolea Itelazpi S.A. sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluko presidentea kargutik kentzea onartu du gaur. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde ohia egungo sailburuorde Polentzi Urkijo Sagredok ordezkatuko du.

Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioen sozietate publikoa da. Bere eginkizun nagusietako bat telekomunikazio-sistemak eta azpiegiturak kudeatzea, ustiatzea eta mantentzea da, irrati eta telebistako seinaleak, irrati eta bideokomunikazioko seinaleak transmititu eta konmutatzeko sistemak eta telekomunikazioko beste edozein zerbitzu emateko.