Gobernu Kontseiluak etxebizitza-errentamenduaren prezioa mugatzeko EH Bilduren lege proposamena aintzat hartzearen aurka egin du (Gobernu Bilera 2020-11-10)

fotoconsejo.jpg

2020.eko azaroak 10

Gobernu Kontseiluak etxebizitza-errentamenduaren prezioa mugatzeko lege proposamena aitzat hartzearen aurkako irizpidea adierazi du gaurko bileran. Ekimen desegokia eta presazkoa delako hartu du erabakia, Estatu espainiarrean arlo berean araudi berri bat izapidetzen ari direlako eta, horrenbestez, Jaurlaritzak segurtasun juridiko handiagoz finkatu ahal izango duelako alokairuen erregulazioak Euskal eskumen-eremuan duen eragina. 

EH Bildu legebiltzar taldeak egindako lege proposamenari bide ez emateko beste bi arrazoi baliatu ditu Gobernu Kontseiluak. Alde batetik, errentak kontrolatzeko mekanismoak ezartzea, nahiz eta a priori mekanismo funtzionala izan daitekeen, ez da nahikoa monopolio edo oligopolio eskaintza bati aurre egiteko eta kontrol horiek benetan emaitzak izan ditzaten. Izan ere, skaintzan kontzentratzen diren kasuetan ohikoa da ihes-sistemak hain zabalak izatea, ezen errenten kontrol eraginkorra eragozten baitute. 

Gainera, euskal etxebizitza-politikak alokairuaren eskaintza publikoa handitzeko apustuari eusten dio, parke propioa handituz eta jenderik gabeko etxebizitzak mugituz. Hori dela-eta, zerga-arloan eskumena duten organoei merkatuaren prezioaren azpitik alokairuak ezartzea sustatzeko edo ez sustatzeko neurriak proposatzen jarraitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. 

Segidako eta pixkanakako neurrien testuinguru horretan, errenten kontrola eskaintza areagotzea zailtzen duen neurri puntuala da, eta hori da lortu nahi den helburu nagusia.