Gobernu Kontseiluak 100.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskadiko Futbol Federazioarentzat, Euskadi-Costa Rica partidaren gastuak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-22)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Futbol Federakundeari 100.000 euroko diru-laguntza zuzena emateko erabaki-proposamena onartu du gaur, gizonezkoen futbol selekzioaren Euskadi-Costa Rica partidaren gastuak finantzatzeko.

Diru laguntza azaroaren 16an Ipuruan jokatu zen partida antolatzeko gastuei aurre egiteko erabiliko da.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarentzat interes estrategikoko partida izan da Euskadi eta Costa Ricaren artekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak administrazio publikoek federazioei babesa eta laguntza ematea ezartzen du. Gainera, Euskadiren eta Costa Ricaren arteko partida FIFA datan egin zen, eta horrek euskal selekzioa nazioartean ikusgai jartzen laguntzen du.