Global Matrix stakeholder group: lehen bilera

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Global Matrix stakeholder group: lehen bilera

Argitaratu genuen bezala, Global Matrix ekimenean parte hartuko dugu.

Gure lana garatzeko Eskoziako prozedurari jarraituko diogu, eta bertan proposatzen diren urratsen artean stakeholder talde baten laguntza zehazten da. Talde honetan, jarduera fisikoarekin edo datu iturriekin harremana duten erakunde eta profesionalak bildu nahi ditugu.

Talde honekin bi bilera aurreikusita ditugu gure egutegian, eta hau da lehenbizikoa. Sarrera honen bukaeran duzue bileraren bideoa ikusgai, eta hau da bileran erabili dugun aurkezpena.

Gure ustez sortutako taldea oso anitza eta aberatsa da, eta horrelakoak izan dira jaso ditugun proposamenak.

Lanean hasi baino ez dugu egin, baina bide onetik goaz.

Mila esker zuen laguntza eskaintzen ari zaretenoi.