Global Innovation Day 2020 jardunaldiak erakutsi du berrikuntza dela gaur egungoa bezalako krisi egoerei arrakastaz aurre egiteko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak telebista-formatu berritzaile baten aldeko apustua egin du Global Innovation Day jardunaldiaren bederatzigarren ediziorako. Aurrera egiteko berrikuntzak duen garrantzia nabarmendu du aurtengo topaketaren goiburuak. Ekitaldia aretoan bertan publikorik gabe egin da, indarrean diren osasun neurriengatik, eta egitarau zabala izan da: zuzeneko musika, eztabaidak, topaketak, hitzaldiak eta krisi-egoerei berrikuntzaren bidez aurre egiten jakin duten euskal enpresa eta erakundeen esperientzia berritzaileen aurkezpenak, besteak beste. Ekitaldi horrekin, Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak XX. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astea inauguratu du.