Gaur hasiko da URA Vertizeko kontzesionario zaharra eraisten, Martutenen

Argitalpen-data: 

Vertizeko kontzesionario zaharra eraisten, Martutenen

Uraren Euskal Agentzia Vertiz kontzesionario zaharra eraisten hasiko da gaur Martutenen, Urumea ibaiaren eskuinaldean, Martuteneko zubitik metro gutxira. Horiek eraistea da II. faseko obren funtsezko mugarri teknikoetako bat Urumeako ur-goraldien aurkako defentsarako; izan ere, Martuteneko zubiaren eta 27. poligonoaren arteko zatiaren 500 metroen erdia liberalizatzen du, gutxi gorabehera.

Eraitsi ondoren, bide-zatiaren ibilguaren zabalera induskatzen eta bikoizten jarraitu ahal izango da: jatorrizko 25 metroetatik, egin ondoren izango duen ibilguaren zabaleraren 50 metrora arte.

Ibilgua zabaltzeko II. faseko lanak ia amaituta daude ibaian behera, kontzesionario zaharraren eremuaren amaieraren eta 27. poligonoko zubiaren artean. Lan horiek egiteko 95.000 m³ lur hondeatu behar izan dira, 9500 kamioi inguru.

Kontzesionarioaren eraistea amaitzen denean, obrek hurrengo hilabeteetan ere jarraituko dute, uda aprobetxatzeko eta ahalik eta gehien aurrera egiteko lurren indusketarekin eta ibilguan egin beharreko gainerako lanekin (hala nola, 27. poligonoko hondakin-urak jasoko dituen eta ponpaketa bidez araztegiraino eramango dituen saneamenduaren lurpetik bideratzea edo sartzea).

Urumea ibaiaren uholdeei aurre egiteko lanen II Fasea

URA Donostiako Martutene auzoan egiten ari den II. faseko jarduketek 13 milioi euroko aurrekontua dute. I. fasean sartutako lanek bezala, Donostiako auzoa Urumearen ur-goraldien aurrean babesteko lanen bigarren faseak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa jasoko du. I. eta II. faseetako jarduera guztira 32 milioi euroko inbertsioa dakarte.

Ezkerraldea

Ezkerraldean, horma bertikal bat eraikiko da lehenengo 200 metroetan zehar (ibaian behera) Villa Caney pareraino. Puntu horretatik aurrera, bideratzeak harri-lubeta etzanarekin jarraituko du, eta landare-estaldura izango du.

Behin bideratze hori egindakoan, oinezkoek eta txirrindulariek Apostolado-ra arte  igaro ahalko dute erriberako ibilbide berri bat baliatuz. Ibilbide berri hori Martutene hiriaren erdigunearekin lotzen duen bidegorriarekin bat egingo du,  27 poligonorako bidearen parean.

Eskuinaldea

Hala ere, eskuinaldea da Urumea ibaiaren ibilguaren zabaltze lanon zatirik handiena hartuko duena. Horretarako, Sarruetako bidearen ondoan lur-erauzketak egin dira eta bertan zeuden baserri eta tailerrak eraitsi dira.

Jarduketa horien helburua da ibilgua handitzea eta 27. poligonoko biribilgunea eta Martutene auzoa berriro lotuko duen bidea berregitea. Era berean, poligonoko zubiaren parean amaituko den oinezkoentzako pasealeku bat sortuko da. Ibaiaren ondoan parke lineal txiki bat ere sortuko da, ur-mailaraino iristeko bi harmaila izango dituena.

Eskuinaldeko jarduketa Latsueneko kare-labe zaharraren ondare-kontserbazioarekin osatzen da, Sarruetako bide berrirako espazioa sortzeko eraitsi behar zena. XIX. mende bukaerako instalazio industrial hau harriz harri desmuntatu eta metro batzuk beherago berreraiki dute.

Ekaitz-tanga eta saneamendu-sareko hobekuntzak

Martuteneko zubiaren ondo-ondoan ibaian behera dagoen zatian, ezkerraldean, lehenengo 200 metroetan zehar, horma bertikal bat eraikiko da, eremu estanko bat sortuko duena. Bertan, ekaitz-tanga bat eraikiko da, eta euri-urak bertara bideratuko dira, berriro Urumeara ponpatzeko. Jarduketa hori beharrezkoa da hiri-drainatzea bermatzeko.

Era berean, obrei esker, Añarbeko saneamendu-sarea asko berrituko da. Zehazki, 27. poligonoko hondakin-urak ponpatzeko lurpeko estazioa kenduko da, eta Urumearen ibai-ohearen azpitik bideratuko dira;  ezkerraldean, Antzitan, eraikiko den hondakin-uren ponpaketa-estazio berriraino; bertatik,  Loiolako araztegiraino helaraz ditzaten.

Era berean, Apostoluaren etxebizitzetako hondakin-urak bilduko dira, kolektorera bideratzeko.