Funtsezko oinarrizko zerbitzuetako langileentzako ostatuak

door-932342_1920.jpg

2020.eko martxoak 31

  • Funtsezko zerbitzuetarako ostatu-establezimenduen sarea aldian behin eguneratuko da premia eta egoera berrietara egokitzeko.

 

  • Turismo Sailak eskerrak eman nahi dizkie euren borondatez ezinbesteko zerbitzuetako langileak hartzeko prest agertu diren hotel guztiei, instalazioak irekita mantentzeko egindako ahaleginagatik eta krisialdi honetan horietako langileek egiten duten lanagatik eta erakusten duten elkartasunagatik.

 

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak TMA/277/2020 Aginduko eranskinaren aldaketa argitaratu du, funtsezko oinarrizko zerbitzuetako langileei ostatu emateko establezimenduen zerrenda eguneratzeko.

Aldaketa horretan (TMA/305/2020) gogora ekartzen da ezinbesteko oinarrizko zerbitzuetako langileak direla, besteak beste, sanitarioak, garraiolariak, garbiketa eta desinfekzio taldeak, telekomunikazioetako operadoreak, trenbide eta garraioetakoak, arrantza-ontzietako tripulazioak eta salbamenduko jarduerak. (TMA/277).

Ostatu-establezimenduen sare horrekin nolabait ere bermatu nahi da hornikuntza ziurtatzeko mugitu beharra duten eta funtsezko zerbitzuak ematen dituzten langileek beharrezko dituzten ostatua eta otorduak izango dituztela.

Gogora ekarri behar da irekita dauden establezimendu guztiek emango dutela jatetxe-zerbitzua, bai eta ostatu-zerbitzua emateko gaituta daudenean zerbitzu hori behar bezala emateko beharrezkoak diren gainerako guztiak ere. Horretarako, Turismoaren sektoreko establezimendu eta langileentzako jardunbide egokien gidak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren sektoreko protokolo espezifikoek jasotako babes neurriak jarraitu beharko dituzte.

Turismo Sailak eskerrak eman nahi dizkie euren borondatez ezinbesteko zerbitzuetako langileak hartzeko prest agertu diren hotel guztiei, instalazioak irekita mantentzeko egindako ahaleginagatik, ERTEak edo erabateko ixteak etenda, bai eta horietako langileei ere euren arduragatik.

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak nabarmendu duenez, “Covid19ren aurkako borroka bezalako egoeratan geratzen da agerian besteen zerbitzura jartzeko lan egiten dutenen balioa. Behar-beharrezko produktuen saltokiei egiten ari diren lana eskertu diegun bezala, ezin gara krisialdi honetan zerbitzua ematen jarraitzea erabaki duten ostalariez ahaztu. Horien laguntzarik gabe gainerako herritarrek ezingo lituzkete beste batzuek ematen dituzten oinarrizko zerbitzuak jaso”.

Argitaratutako zerrendakoez gainera, Gasteizko Hotel Ruta Europa eta Urnietako HK10 Hotela ere zerbitzu horretan sartu dira. Zerrenda aldian behin eguneratuko da egoera eta premien arabera.

https://www.mincotur.gob.es/es-es/COVID-19/Paginas/Mapa-Hoteles.aspx

 

Euskadin funtsezko oinarrizko zerbitzutzat hartutako turismo-ostatuak

 

ARABA

 

Irenaz Apartamentuak

Vitoria-Gasteiz

 

Divan Apartamentuak

Vitoria-Gasteiz

 

Hito Hotela

Vitoria-Gasteiz

Florida kalea, 11

 

Gran Hotel Lakua

Vitoria-Gasteiz

 

BIZKAIA

 

Ariz Hostala

Basauri

 

Abba Suites Bilbao City Center

Bilbo

 

Santiago Turismo Apartamentuak

Bilbo

 

Gran Hotel Domine

Bilbo

 

NIX Hotel Bilbao

Bilbo

 

Bilbao Centric Apartment 1

Bilbo

 

Arriaga Hotela

Bilbo

 

Pensión de la Fuente

Bilbo

 

Boliña Hotela

Gernika-Lumo

 

Palacio Urgoiti Hotela

Mungia

 

Mugarri Apartamentuak

Muskiz

 

La Arena Apartamentuak

Zierbena

 

 

GIPUZKOA

 

Astigarraga Pentsioa

Astigarraga

 

Pagorriaga Landetxea

Beasain

 

Eguskitza Landetxea

Elgeta

 

Gorosarri Landetxea

Eskoriatza

 

 

Iribar Pentsioa

Getaria

 

Arrobi Ostatua

Hernani

 

Hotel Alcázar Irún Centro Ciudad

Irun

 

Mauleon Hotela

Legazpi

 

Endara Landetxea

Lezo

 

Pikua Landetxea

Mutriku

 

Zumeltzegi Dorrea Hotela

Oñati

 

Legazpi Pentsioa

Donostia

 

Atotxa Rooms

Donostia

 

Arrizul Beach Hotela

Donostia

 

Distrito Oeste Hotela

Donostia

 

Irenaz Apartamentuak

Donostia

 

Atxega Jaureguia Hotela

Usurbil

 

Museum Zarautz Apartamentuak

Zarautz

 

Lazkano-Enea

Zarautz