Foru aldundiek erraztasunak emango dizkiete enpresei, Elkargik bermatutako indarreko maileguetan gabealdiak ezar ditzaten

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatearekin adostu dute 375.000 euro bideratzea hiru lurraldeetako enpresa txiki eta ertainei ematen zaizkien maileguetan gabealdiak kudeatzeko. Neurri berri honen helburua da euskal ETEen likidezia tentsioak arintzea, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoriozko egungo euste- eta dezelerazio-egoeran.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek hitzarmen bat onartu dute Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatearekin, hiru lurraldeetako enpresek indarrean dituzten maileguetan gabealdiak ezartzea errazteko, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko egoeraren ondorioak arintzearren.