Eusko Jaurlaritzaren IKT Batzorde Estrategikoa sortzea

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Kudeatzeko Eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuak xedatzen duen jarraibideari jarraituz, IKTen Batzorde Estrategikoa eratu da uztailaren 2an. Batzorde hori IKT gaietan akordioak, jarraibideak eta politikak ezartzeko kide anitzeko organo gisa diseinatuta dago, eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzari atxikita dago.

Haren funtzioetako batzuk nabarmenduko ditugu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia zehazteko laguntza ematea, Gobernu Kontseiluak hala eskatuz gero.
  • IKTen plan estrategikoaren proposamena onestea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeen IKT zerbitzuak sailkatzeko gidalerroak ezartzea, kontuan hartuta zer aukera duten bateratzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT zerbitzuen sailkapena onestea; horrek balio izango du IKTen plan estrategikoan jaso diren bateratze-proiektuak lehenesteko.
  • Batera zerbitzu-katalogoa onestea, bai eta haren berrikuspenak ere, eta aldietako bakoitzean zerbitzu berriak edo aldatu direnak diseinatzeko eta garatzeko zer proiektu behar diren zehaztea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek IKTak hornitzeko izango duten politikaren oinarrizko gidalerroak definitzea IKTak kudeatzeko ereduan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzeko prozesuan parte hartzeko oinarri gisa balioko dieten gidalerro orokorrak onartzea.
  • Nahitaezko irizpena ematea lege-aurreproiektuei eta xedapen orokorretako proiektuei buruz, baldin eta haien bidez arautzen baita nola erabili behar dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, edo finkatzen badituzte teknologia horiek erabiltzeko gidalerro politikoak.
  • Gobernu Kontseiluak definitutako IKTen politika eta estrategia gauzatzeko moduari jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egitea; horretaz gain, IKTen plan estrategikoa betetzen ari dela gainbegiratzea, eta IKTen kudeaketa-ereduaren aplikazio-eremu osoan egin beharreko ikuskapenen plangintza egitea.

Sorrera-ekitaldian, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde Nerea López-Uribarrik (CETICeko lehendakaria), irekitasunetik, Eusko Jaurlaritzaren erabateko digitalizazioranzko itzulerarik eta aitzakiarik gabeko bidea marraztu nahi izan du. Lehendakariak definitutako trantsizio hirukoitza aipatu du, eta batzorde horrek sustatu behar duen eraldaketa digitala eta teknologikoa nabarmendu du.

Batzordea osatzen duten pertsonak aurkeztu ondoren, eta dekretu berrian zehar egindako ibilbideari esker, geldialdi bat egin da zerbitzu errepikarietan, eta, ondoren, Batzordearen osaerari buruzko akordioarekin amaitu da ekitaldia. Honako hauek osatzen dute batzordea:

  • Batzordeburua: Nerea López-Uribarri Goicolea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.
  • Batzordeordea: Luis Petricorena Arbelaiz, Lehendakaritzako Gobernu Irekiaren zuzendaria.
  • Idazkaria: Xabier Patxi Arrieta Goiri, Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Komunikazio Teknologien zuzendaria.
  • Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
    • Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzeko bat.
    • Erakunde bakoitzeko bat: IVAP, Eustat, Lanbide, EITB, Osakidetza, SPRI eta HAZI.
    • Beste bat, Ogasunean, Administrazio Elektronikoan eta Segurtasun Publikoan eskumena duen sail bakoitzeko, eta hezkuntzaren eta epaileen sektore-sareetako.
    • Bik hitza izango du, baina botorik ez, EJIE eta Itelazpi ordezkatuz.

Amaitzeko, adierazi behar da Batzordearen hurrengo bilera Eusko Jaurlaritza berria ados jarri eta legegintzaldi berria hasten denean antolatzeko asmoa dagoela.