Eusko Jaurlaritzak XLII. "Deia Kirol Sariak" banatzeko ekitaldian parte hartu du

20200217_202245.jpg

2020.eko otsailak 17

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak XLII. “Deia Kirol Sariak” banatzeko ekitaldian parte hartu dute.

Urteko kirolari onenei aipamena egiteko ekitaldian Josu Erkorekak Santurtziko Itsasoko Ama traineruari eman dio saria. Bingen Zupiriak Tokyo 2020ra joango diran Asier Garcia saskibaloi jokalariari eta Virginia Diaz arraunlariari eman die "Deia Kirol Saria". Bilboko Euskalduna Jauregian egin da ekitaldia.

Ekitaldian Pello Bilbao txirrindularia, Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria, Bilbao Basket, Lointek Gernikako jokalari Blake Dietrick, Antonio Trueba boleibol taldea, Bilbao Basketeko jokalari Javi Salgado, Durangoko Culturala, Lezamako pelota kluba, XXV. Itzulia eta Mikel García atleta ere saritu dituzte.